Altzako Bertso Astea 2011-05-03

"Altzako bertsolariak bizi berrituz" liburu irakurketa kantatua egingo dute

Unai Elizasu eta Iñaki Lertxundi ariko dira liburua irakurtzen eta kantuan. Tomasene kultur etxean egingo da ekitaldia, iluntzeko 19:30etan. Asteburu honetan bi saio antolatu dituzte.
 Igandean hasi zen Altzako Bertso Astea, bertso-jaialdiarekin. Gaur egingo dute bigarren ekitaldia. "Altzako bertsolariak bizi berrituz" liburuaren irakurketa kantatua egingo dute Tomasene kultur etxean, iluntzeko 19:30etan hasita. Iñaki Lertxundi eta Unai Elizasuk kantatu eta irakurriko dituzte bertan datozenak.

 Aurtengoa bertso astearen 11. edizioa da. Altzako bertsozaleen ekimenez antolatzen da ekimen hau, Donostia Kultura eta Donostiako Udalaren laguntzarekin. Antolatzaileen iritziz, "Altza bezalako herri hiritartu batean, urteetan zehar bertsozale zenbaitek egindako lanaren isla" da Bertso Astea.

 Asteburu honetan bukatuko da aurtengo edizioa, honako bi ekitaldi hauekin:

 MAIATZAREN 6a, OSTIRALA
 Nido Tabernan (Herreran), 22etan
 Hamaika Bertuteren bertso-saio musikatua
  Manex Mujika
  Jokin Labayen
  Ainhoa Agirreazaldegi
  Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

 MAIATZAREN 7a, LARUNBATA
 Altzako elkartean, 21etan
 Erregea eta bufoia banketean (bertso-antzerki afaria)
  Ander Lipus eta Jexux Mari Irazu ariko dira

 Azkeneko emanaldi honetarako izena emateko zerrendak honako taberna hauetan egongo dira: Nido, Anaiak, Ipotx eta Elizondo. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»