Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2011-05-04

Gaur goizean egingo dute aurkezpena

Aurtengo txapelketaren inguruko zehaztasun guztiak emango dira prentsaurrekoan. Goizeko 11etan izango da, Orion. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du.
 Aurten ere Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ospatuko da, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuta. Laster hasiko da, eta gaur egingo dute aurkezpen prentsaurrekoa, txapelketaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du internetez.