Hernandorena saria 2011-05-05

Maiatzaren 14an izango da, Baigorrin

Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Maindi Murua, Ekhi Erremundegi, Gillen Hiribarren, Izar Mendiguren, Saioa Alkaiza eta Ainhoa Mujikak hartuko dute parte. Bixentainia ostatuan izango da, 19:30etan.
 Aurten ere bertsolari gazteei zuzendutako Hernandorena saria egingo dute Ipar Euskal Herrian, Bertsularien Lagunak elkarteak eta Basaizea Kultur batasunak antolatuta. Baigorrin egingo dute sariketa aurten, maiatzaren 14an, Bixentainia ostatuan. Afalosteko saioa izango da, ohi den moduan, eta 19:30etan jarri dute hitzordua. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Xan Alkhat
 Ramuntxo Christy
 Maindi Murua
 Ekhi Erremundegi
 Gillen Hiribarren
 Izar Mendiguren
 Saioa Alkaiza
 Ainhoa Mujika

 Bertara joan nahi izanez gero aurretik egin behar da erreserba, Bertsularien Lagunak elkartera deituta (05 59 54 15 04) edo idatzita (bertsularien-lagunak@wanadoo.fr).

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu