Gaueko 23etan hasiko da 2011-05-07

Abadiñoko jaialdia zuzenean emango du gaur Bertsoa.com-ek

Sustrai Colina, Jone Uria, Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Unai Iturriagak kantatuko dute Errota kultur etxean. Maite Berriozabalek jarriko dizkie gaiak.
 Abadiñoko jaietan urtero bertso jaialdia ospatzen dute. Gaur izango da hitzordua, gaueko 23etan, Errota kultur etxean. Bertsoa.com-eko kamerak bertan izango dira emanaldia zuzenean jarraitzeko. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Sustrai Colina
 Jone Uria
 Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
 Unai Iturriaga