DF Bertsozale Eskola 2011-05-11

Bihar hasiko da aurtengo edizioa

Iñaki Muruak emango du lehenengo hitzaldia: "Ofiziotan eta teman, gauza bera ote?". Iluntzeko 20etan izango da, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Datorren astean Amaia Agirre izango da hizlari eta hilaren 26an bertso-saioa egingo dute Unai Iturriagak, Gorka Lazkanok, Iratxe Ibarrak eta Eneko Abasolo "Abarkas"-ek. Maite Berriozabalek jarriko dizkie gaiak.
 Aurten ere DF Bertsozale Eskola egingo dute Durangon, Plateruena Kafe Antzokian. Berez joan zen astean hastekoa bazen ere, azkenean astebete atzeratu dute hasiera. Hala, bihar izango da lehenengo hitzaldia, iluntzeko 20etan (ekitaldi guztiak ordu horretan izango dira). Honako hau izango da aurtengo egitaraua:

 MAIATZAREN 12a, OSTEGUNA
 "Ofiziotan eta teman, gauza bera ote?" hitzaldia, Iñaki Muruak gidatuta. Zenbait bertsoaldi komentatuko ditu adibide moduan.

 MAIATZAREN 19a, OSTEGUNA
 "Bakarkako lana: sententziatik iradokizunera" hitzaldia, Amaia Agirre hizlari dela. Hemen ere hainbat bertsoaldi komentatuko ditu.

 MAIATZAREN 26a, OSTEGUNA
 Bertso-saioa:
  Unai Iturriaga
  Gorka Lazkano
  Iratxe Ibarra
  Eneko Abasolo "Abarkas"
   Maite Berriozabalek jarriko dizkie gaiak

 Hitzaldi eta bertso-saio guztiak zuzenean jarraitzeko aukera emango du Plateruena Kafe Antzokiak, streaming bidez. Honako hau da lotura.

 Azkenik, iazko edizioaren laburpentxo bat ere egina daukate bideo formatuan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»