Unai Elizasuk jarri du abian 2017-05-19

Bertsonal Trainerrekin, bertsolariaren entrenamendu pertsonalerako gai zerbitzua martxan

Doako zerbitzu hau jaso nahi duenak, gaijartzailea@gmail.com helbidera egin behar du eskaera.
Bertsonal Trainerrekin, bertsolariaren entrenamendu pertsonal baterako gaien zerbitzua da. Gaiak, bakoitzaren ezaugarri, behar eta nahietara bideratuak egongo dira. Bertsolari bakoitzaren helburuak ezberdinak izan daitezke: bakarkakoak landu, puntuen erantzunak, ofizioak... gai zailak, errezak... zabalak, estuak...
Bertsonal Trainerrak, bertsolariarekin lan pertsonalizatua egingo du. Unean uneko beharren araberako gaiak eskainiz.
Doako zerbitzu hau jaso nahi duenak, gaijartzailea@gmail.com helbidera eskaera bidali besterik ez du egin behar.

Albiste gehiago

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»