Bizkaiko Bertso Eskolen eguna 2011-05-17

Larunbat honetan ospatuko da, Iurretan

Goizean hainbat jolas egingo dituzte ikasleek. Bazkalostean bertso-saioa egingo dute Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jone Uria eta Arkaitz Estiballesek. Zuriñe Iarritu izango da gai-jartzaile. Bertso-kalejiran bukatuko dute eguna, txarangak lagunduta.
 Larunbat honetan Bizkaiko bertso Eskolen eguna ospatuko dute Iurretan. Bertso-eskola ugaritako gaztetxoak elkartuko dira bertan, eta egun osorako egitaraua prestatu dute beraientzat:

 11:30etan elkartuko dira denak herriko plazan. Ondoren jolasak egingo dituzte. Eguerdiko 14etan herri-bazkaria izango da.

 Arratsaldeko egitarauan bertsoak presentzia handiagoa izango du. Hala, 16etan eskualde bakoitzak bere erakustaldia egingo du. 18etan, berriz, bertso-saioa izango da honako bertsolari hauekin:

 Unai Iturriaga
 Igor Elortza
 Jone Uria

 Zuriñe Iarrituk jarriko dizkie gaiak.

 Bukatzeko, bertso-kalejira egingo dute txarangaren laguntzarekin.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu