Aurtengoa bosgarren edizioa izan da 2011-05-18

Balendin Txiki bertsopaper lehiaketako sariak banatu dira

Getxoko hezkuntza arautuko ikasleek hartu dute parte sariketan. Honako gai hau eduki dute: "zer eskatuko zenioke zure herriko alkateari?"
 Aurten bosgarren aldiz Balendin Txiki bertsopaper lehiaketa egin da. Getxoko hezuntza arautuko ikasleek hartu dute parte lehiaketan, LHko 5. eta 6. mailakoek. Honako gai hau eduki dute partehartzaileek: "zer eskatuko zenioke zure herriko alkateari?". Denetariko erantzunak izan dira: obra gutxiago izatea, parke gehiago, liburutegiak, piszinak...

 Astelehenean banatu ziren sariak, Euskal Egunaren eta Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan. Hiru sari orokor banatu dira:

 1.- Araitz Lasa (San Nikolas Ikastola)
 2.- Ainhoa Agirrezabala (Gobela Ikastola)
 3.- Maider Orueta (Andra Mari Ikastetxea)

 Gainera, eskola bakoitzean beste bi sari banatu dira:

 -Zabalan: Beñat Petralanda eta Naia Goitia
 -Romon: Markel Rekagorri eta Paula Calvo
 -Gobelan: Eneko Zabaleta eta Nora Eguzkitza
 -Zubiletan: Maitane Diez eta Gaizka Criado
 -San Nikolasen: Amaiur Peña eta Jon Otxoantesana
 -Andra Marin: Nagore Meabe eta Leire Rodriguez
 -Geroan: Peio Uriarte eta Ainhoa Amezaga

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa