Eskolarteko Txapelketak 2011-05-25

Aste honetan izango dira finalak Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian

Araban Bertso Eskolen Eguna egingo dute larunbatean, eta gaztetxoen eta gazteen finalak izango dira bertan. Iparraldean ostiralean egingo dute gaztetxoek finala, Bertsulari Ttiki Egunaren baitan. Gazteak larunbatean ariko dira. Nafarroan, berriz, ostiralean gazteen finala egingo da.
 Aurrera doaz Eskolarteko Txapelketak, eta aste honetan iritsiko dira lehenengo finalak.

 Araban Arabako Bertso Eskolen Eguna ospatuko dute, Legution, eta egitarauaren barruan gaztetxoen eta gazteen finalak egingo dituzte. Larunbatean izango da ospakizuna, eta honako egitarau hau prestatu dute:

 11:30etan: Ekitaldiaren hasiera
 12etan: Bat-bateko txikien finala
 13:30etan: Txikien sari banaketa
 14etan: Bazkaria frontoian edo plazan
 16etan: Handien finala
 18etan: Sari-banaketa

 Gazteak Ubidera joango dira ondoren.

 
 Ipar Euskal Herrian Bertsulari Ttiki Eguna ospatuko dute ostiral honetan, Izpuran. Faustin Bentaberri gelan  bilduko dira ikastola guztietako haurrak (530 inguru). Bertan, 14 urte arteko gaztetxoen finala egingo dute, taldeka. Han erabakiko da ze bertsolari joango diren Euskal Herriko finalera. Bertsopaperen sari-banaketa ere bertan egingo dute.

 14 eta 18 urte artekoen finala larunbatean izango da, Baionako Kalostrapen. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa.

 
 Nafarroan ere aste honetan final bat izango da. 14 eta 18 urte artekoek ostiralean egingo dute finala Txantreako euskaldunon biltoki elkartean. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa eta honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

Josu Sanjurjo (Lesaka)
Irati Majuelo (Iruñea)
Gorka Sanjurjo (Lesaka)
Amaia Elizagoien (Oronoz)
Endika Legarra (Iruñea)
Mikel Lasarte (Barañain)
Haizea Beruete (Iruñea)
Mikel Telletxea (Lesaka)
Ibon Txoperena (Lesaka)
Sukil Etxenike (Narbarte)
Araitz Ruiz de Egino (Iruñea)
Sarai Robles (Barañain)

 Gaztetxoen finala ekainaren 4an egingo dute, larunbatez, Larraintzarren. Egun horretan Bertso Eskolen Eguna ospatuko dute Nafarroan, eta egitarauaren barruan sartu dute finala ere.


 Gipuzkoan ostiral honetan azkeneko kanporaketa egingo dute, Lazkaon. 15etan idatzizko kanporaketa izango da San Benito ikastolan. 16etan gaztetxoen bat-bateko saioa hasiko da, Areria zineman. Gazteak aterako dira oholtzara ondoren.

 Finala datorren ostiralean egingo dute, Azpeitiko Izarraitz Pilotalekuan. Arratsaldeko 16etan hasiko da saioa.


 Bizkaian ere datorren ostiralean izango da finala, Bilboko Indautxuko "El Carmen" aretoan, goizeko 11etan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri