Josune Zabala, Mintzola Fundazioko zuzendaria, gonbidatuko dute aste honetan 2011-05-27

Zalla, Altza eta GPuntuko bertsoak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Zuri-beltzekoan Gernikako bonbardaketari Inazio Eizmendi "Basarri"-k jarritako bertsoak emango dituzte.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1ean. Igandean izango da, iluntzeko 21etan.

 Aste honetan bertso-saio bat baino gehiago emango dituzte. Zallako irudiak emango dituzte. Bertan Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Arkaitz Estiballes eta Arrate Zubigarai aritu ziren kantuan. Azken honek lehenengo plaza "handia" izan zuen Zallakoa, eta ederki moldatu ziren denak. Jon Martinez aritu zitzaien gaiak jartzen.

 Altzako Bertso Astean "Erregea eta Bufoia banketean" emanaldia egin zuten. Ander Lipus aritu zen aktore lanetan eta Jexux Mari Irazuk lagundu zion bertsotan. Unai Elizasuk gidatu zuen saioa, eta umore handiz aritu ziren denak. Jasotakoen atalean emango dituzte bertako irudirik onenak.

 Azkenik, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bertsoaldi onenak ere ikusgai izango dira aste honetan. Itziar Irizar kolaboratzailea bertaratuko da ikusitakoaren berri ematera.

 Ohiko atalak ere izango ditu programak. Astero bezala gonbidatu bat izango dute platoan. Aste honetan Josune Zabala inguratuko da, Mintzola Fundazioko zuzendaria.

 Bestalde, zuri-beltzekoan Inazio Eizmendi "Basarri"-k Gernikako bonbardaketari jarritako bertsoak eskainiko dituzte. Auspoa sailean Joxe Mari Iriondok argitaratutako "Basarri II jarritako bertso asko" liburutik hartutako sorta da.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu