Eskolarteko Txapelketak 2011-05-31

Ostiralean finalak izango dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan

Gipuzkoako finala Azpeitiko Soreasu kulturgunean egingo da 16etan; Bizkaikoa Bilboko Indautxuko "El Carmen" aretoan 11etan eta Nafarroakoa larunbatean, Larraintzarren, Bertso Eskolen Egunaren baitan.
 Bukatzen ari dira probintzietako Eskolarteko Txapelketak. Hilaren 18an Agurainen jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa, eta aste honetan erabakiko da bertan ze bertsolari ariko diren kantuan. Ipar Euskal Herrian eta Araban joan zen astean bukatu ziren txapelketak, eta aste honetan Gipuzkoa eta Bizkaiaren eta Nafarroako gaztetxoen txanda izango da.

 Gipuzkoan ostiralean egingo dute finala, Azpeitiko Soreasu kulturgunean, arratsaldeko 16etan. Gaztetxoen finala egingo dute lehenik, taldeka, eta gazteen txanda iritsiko da ondoren. Bat-bateko saioak bukatu ondoren idatzizko sariak banatuko dituzte.

 Bizkaiko finala ere ostiralean izango da, Bilbon, Indautxuko "El Carmen" aretoan. Goizeko 11etan hasiko da saioa eta gaztetxoek eta gazteek jokatuko dituzte finalak.

 Nafarroan Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Larraintzarren. Bertan gaztetxoen finala jokatuko da.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu