Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2011-05-31

Josu Sanjurjok jantzi du txapela gazteen mailan

Joan zen ostiralean egin zuten finala 14 eta 18 urte artekoek. Finalean izan ziren Irati Majuelo, Haizea Beruete, Mikel Telletxea, Amaia Elizagoien, Sukil Etxenike, Endika Legarra, Araitz Ruiz de Egino, Mikel Lasarte eta Sarai Robles ere.
 Josu Sanjurjok jantzi du Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapela, 14 eta 18 urtekoen kategorian. Joan zen ostiralean egin zuten finala Iruñean, Txantreako Biltoki Elkartean. Honako 10 bertsolari hauek kantatu zuten finalean:

 Josu Sanjurjo (Lesaka)
 Haizea Beruete (Iruñea)
 Irati Majuelo (Iruñea)
 Mikel Telletxea (Lesaka)
 Amaia Elizagoien (Oronoz)
 Sukil Etxenike (Narbarte)
 Endika Legarra (Iruñea)
 Araitz Ruiz de Egino (Iruñea)
 Mikel Lasarte (Barañain)
 Sarai Robles (Barañain)
 
 Finalean, Nafarroako txapelaz gain Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko txartelak ere bazeuden jokoan. Agurainen izango da finala, ekainaren 18an. Bertan, Josu Sanjurjorekin batera Irati Majuelo ariko da.

 Saioa Xabier Maiak aurkeztu zuen. Epaile lanetan, berriz, Nerea Bruño, Mikel Beaumont eta Ekintza Landa jardun ziren.  Josu Sanjurjori Manolo Arozenak jantzi zion txapela.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu