Gasteizen, Legorretan eta Azpeitian 2011-06-01

Saio bat baino gehiago izango dira gaur

Manex Agirre eta Amets Arzallus; Ander Lizarralde, Ainhoa Mujika, Adur Gorostidi, Nekane Zinkunegi, Beñat Iguaran eta Asier Azpiroz eta Beñat Lizaso eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan.
 Uda giroa nabarmena da inguruetan, eta uda heltzearekin batera, ugaritu egiten dira bertso-saioak ere. Gaur, esate baterako, saio bat baino gehiago dago iragarrita.

 Gasteizen, Iparralde Gizarte etxeko liburutegian, 19etan egingo dute saioa. Manex Agirre eta Amets Arzallus ariko dira kantuan eta Asier Otamendik jarriko dizkie gaiak.

 Legorretan, Azintzio jaiak direla eta, bertso-desafioa egingo dute gaur, iluntzeko 19:45etan, Pikondo tabernaren aurrean. Odei Lopez eta Unai Gaztelumendi ariko dira gai-jartzaile lanetan. Bertsotan, berriz, honako hauek:

 Ander Lizarralde
 Ainhoa Mujika
 Adur Gorostidi
 Nekane Zinkunegi
 Beñat Iguaran
 Asier Azpiroz "Azpi"

 Azkenik, Azpeitian, Sanjuandegiko festa dela eta, bertso saioa egingo dute Baigera IIn, iluntzeko 20:30etan. Bertso-afaria izango da eta Beñat Lizaso eta Iker Zubeldiak kantatuko dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu