Nafarroako Bertso Eskolen Eguna 2011-06-02

Larunbatean egun osoko festa izango da Larraintzarren

Bazkaria, jolasak eta ginkanaz gain, 14 urte artekoen Eskolarteko Txapelketako finala ere jokatuko da bertan. 12 bertsolari ariko dira bertan kantuan.
 Larunbat honetan Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatuko da Larraintzarren. Nafarroako bertso-eskoletako haur eta gazteek elkar ezagutzeko aukera izango dute bertan. Goizeko 11etan hasiko da festa, ongi etorriarekin. Ondoren, 11:30etan, 14 urte artekoen Eskolarteko Txapelketako finala jokatuko da. Guztira 12 bertsolari ariko dira kantuan:

 Beatriz Maritorena (Doneztebe)
 Maddalen Lopez (Lesaka)
 Enaitz Telletxea (Igantzi)
 Maiana Sein (Igantzi)
 Joanes Ilarregi (Leitza)
 Beñat Altzelai (Leitza)
 Saioa Mateorena (Leitza)
 Xabat Ilarregi (Leitza)
 Oier Altzelai (Leitza)
 Unai Muro (Berriozar)
 Manex Mailharin (Berriozar)
 Amaiur Gindeo (Iruñea)

 Nerea Bruño eta Xabier Terrerosek epaituko dituzte bertsolarien lanak. Iker Gorosterrazu ariko da aurkezle lanetan.

 Finalaren ostean, 13:30etan, bazkaria egingo dute. Bukatzeko, 15etan, jolasak eta ginkana izango dira, bertaratu direnen gozagarri.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu