Bertsulari Ttiki Eguna 2011-06-07

550 haur inguru elkartu ziren Izpuran

Gaztetxoen mailako txapelketa jokatu zuten taldeka, eta Hendaiako taldea nagusitu zen. Bertsulari Gazteen Eskolarteko txapelketan, berriz, Maddi Ane Txoperenak jantzi zuen txapela.
 Maiatzaren 27an Bertsulari Ttiki Eguna ospatu zuten Izpuran. Ipar Euskal Herrian hezkuntza arautuan bertsolaritza ematen duten 19 ikastoletako 550 haur inguru elkartu ziren. Goizean Gaztetxoen Mailako txapelketa egin zuten, taldeka. Honako hauek aritu ziren kantuan:

 -Kanbo A: Ttele Iriart, Itxaro Dunate eta Miren Irungaray
 -Kanbo B: Nahia Sasco, Idoia Hiriart eta Paco Nodem
 -Kanbo C: Naia Hiriart Urruty, Ellande Dunate eta Leire Lascaray
 -Hendaia: Oihana Teysseyre, Aitor Servier eta Kerman Diaz
 -Larzabale-Sohüta: Johañe Sarraillet, Jon Irazabal eta Ibai Capot

 Azkenean Hendaiako taldeak jaso zuen lehenengo saria. Bertso onenaren saria, berriz, Jon Irazabalentzat izan zen. Arratsaldean jolasak egin zituzten bertaratutako guztiek.

 Iparraldeko Bertsulari Gazteen Eskolarteko Xapelgoa ere asteburu berean izan zen, maiatzaren 28an hain zuzen ere. Baionako Kalostrape egoitzan egin zuten saioa giro ederrean, eta honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Maddi Ane Txoperena
 Maddi Sarasua
 Ortzi Murua
 Mikel Cherbero
 Uxue Larrukert
 Ellande Ihidoy

 Maddi Ane Txoperenak jantzi zuen txapela, eta Joana Itzainak (Bertsularien Lagunak Elkarteko Lehendakariak) jantzi zion. Saioaren ondoren aperitifa txiki bat egin zuten.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa