Nafarroako Bertso Eskolen Eguna 2011-06-07

Giro ona izan zen Larraintzarren

50 bat haur eta gaztetxo elkartu ziren. 14 urte arteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Maddalen Lopez nagusitu zen Beatriz Maritorenaren aurretik. Larunbatean Bota eguna ospatuko dute Lekunberri eta Astizen.
 Joan zen larunbatean Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatu zuten Larraintzarren. 50 bat haur eta gaztetxo elkartu ziren bertan, eta giro onean ospatu zuten eguna. Hala, arratsaldean, hainbat jolas egin zituzten, eta dantzaldia ere egin zuten Oskar Estanga bertsolari eta musikariak gidatuta.

 Goizean, berriz, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu zen 14 urtera artekoen kategorian. Bertan Maddalen Lopez lesakarrak jantzi zuen txapela bigarrenez. Bigarren postua, berriz, Doneztebeko Beatriz Maritorenak lortu zuen. Biak izango dira Nafarroaren ordezkari ekainaren 18an Agurainen egingo den Euskal Herriko Txapelketan.

 Ospakizunak ez ziren larunbatean bukatu ordea. Aurten ere Nafarroako Bertso Eskoletan ari diren helduek beren eguna izango dute: Bota Eguna. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta Lekunberrin eta Astizen ospatuko da larunbat honetan. Egun osoa betetzeko adinako egitaraua prestatu dute gainera: mendi txangoa, bertso poteoa, musika emanaldia, performancea...

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu