Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2011-06-07

Txaber Altube eta Nerea Ibarzabalek jantzi dituzte txapelak

14 urte artekoen kategorian Arrate Gaztelu gelditu zen bigarren. 15 eta 18 urte artekoetan, berriz, Imanol Uria ere Aguraingo Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako sailkatu zen.
 Joan zen ostiralean jokatu ziren Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalak Bilbon, Indautxuko "El Carmen" aretoan. 14 urte artekoen kategorian honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Kattalin Arriola (Mungia)
 Txaber Altube (Abadiño)
 Leire Amenabar (Larrabetzu)
 Jon Larrabide (Derio)
 Arrate Gaztelu (Larrabetzu)
 Iker Garitagoitia (Arrigorriaga)

 Txaber Altubek jantzi zuen txapela eta Arrate Gaztelu gelditu zen bigarren postuan.

 14 urte artekoen saioaren ostean 15 eta 18 urte bitartekoena iritsi zen. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Nuria Cortada (Muskiz)
 Malen Amenabar (Larrabetzu)
 Nerea Ibarzabal (Markina)
 Imanol Uria (Algorta)
 Ane Alegria (Zornotza)
 Aitor Bizkarra (Abadiño)
 Txaber Ormazabal (Arrigorriaga)
 Olatz Ipiña (Ugao)
 
 Azkenean Nerea Ibarzabalek jantzi zuen txapela eta Imanol Uriak lortu zuen bigarren postua.

 Onintza Enbeita aritu zen aurkezle lanetan. Epaile, berriz, Arkaitz Estiballes, Matxalen Zabaljauregi eta Gorka Intxaurbe aritu ziren, Beñat Gaztelurrutia idazkariaren laguntzaz.

 Bi kategorietako lehenengo eta bigarren sailkatuak izango dira Bizkaiaren ordezkari hilaren 18an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

 Gorka Intxaurbek kronika zabala egin du Bizkaie-rako.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu