Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2011-06-07

Maialen Akizu eta Goierri-Elgoibar nagusitu dira

14 urte artekoen mailan Paul Iruretagoiena eta Aizpea Garmendia sailkatu dira Euskal Herriko Txapelketara. 14 eta 18 urte artekoetan, berriz, Eñaut Martikorenak eskuratu du bigarren postua.
 Joan zen ostiralean jokatu ziren Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalak. Azpeitiko Soreasu kultur gunean izan ziren saioak.

 Arratsaldeko 16etan hasi zen 14 urte artekoen saioa. Lau talde aritu ziren bertan:

 -Goierri-Elgoibar (Leire Akizu, Paul Iruretagoiena, Maddi Mendibil eta Iraitz Sarasola)
 -Zarautz (Ane Peñagarikano, Paula Arriola, Mikel Sarasua eta Ander Garaiar)
 -Lazkao A (Aizpea Garmendia, Irati Saez de Egilaz, Ainhoa Lasa eta Eneko Aiertza)
 -Lazkao B (Leire Agirre, Sofia Peralto, Oihane Lazkanoiturburu eta Ander Aiertza)

 Azkenean Goierri-Elgoibarko taldeak jantzi zuen txapela. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketara, berriz, Paul Iruretagoiena (Goierri-Elgoibar) eta Aizpea Garmendia (Lazkao A) sailkatu ziren. Hilaren 18an izango da finala, Agurainen.

 Ondoren hasi zen 14 eta 18 urte artekoen saioa. Bertan, honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Maialen Akizu
 Amaia Iturriotz
 Gema Urteaga
 Elixabet Pagola
 Aitor Salegi
 Imanol Irazustabarrena
 Eneko Araiztegi
 Eñaut Martikorena
 
 Azkenean Maialen Akizuk jantzi zuen txapela eta Eñaut Martikorenak lortu zuen bigarren postua.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa