Algortako kasinoan 2011-06-07

Western bertso-afaria

Western giroko bertso-afaria egin zuten maiatzaren 27an Algortako kasinoan. Hitzetik Hortzerako lan-taldea han izan zen eta hemen dituzue ikusgai filmeko eszena politenak.
Bertso-trama polita osatu zuten Jon Maia eta Igor Elortzak, Long John eta Little Lortz-en larruan jarrita. Fredi Paia, edo Lokartu Yatanka, izan zuten bertso-tramaren gidari. Afalostean izan zen saioa, eta nola ez, bi pertsonaien arteko dueloarekin amaitu zen emanaldia. Nork irabaziko ote du?

Dueloa
2011-05-27 Getxo

Urrearen bila
2011-05-27 Getxo

Has dadila pi-pan-puna!
2011-05-27 Getxo