Nere Erkiaga izango da platoan 2011-06-10

Azkaine eta Donostiako saioak eta Hudaltzainak taldearen "agurra" emango ditu Hitzetik Hortzerak

Johny Kurutxet Kaliforniako bertsolariari San Franciscon egindako elkarrizketa ere emango dute. Itziar Irizarrekin Gipuzkoako Txapelketaren errepasoa egingo dute, eta zuri-beltzekoan Basarrik jarritako "Itsasertzak" sortako bertsoak izango dira entzungai.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1en. Gaueko 22etan hasiko da programa. Aste honetan saio bat baino gehiago emango dituzte. Alde batetik, Azkainen Gure Irratia-ren alde egindako saio bat emangi dute. Xumai Murua aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Maialen Lujanbio
 Arkaitz Estiballes
 Odei Barroso
 Xabier Silveira
 Unai Iturriaga
 Sustrai Colina

 Gainerako bi bertso-saioak "jasotako bideoak" atalean emango dituzte. Batetik, Donostian Deustuko Unibertsitatearen campusean egindako saioko irudiak eskainiko dituzte. Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendik kantatu zuten bertan.

 Azkenik, Hudaltzainak taldeak Literaturiaren barruan egindako emanaldia eskainiko dute. Taldearen "agurreko kontzertua" izan zen Larrabetzukoa.

 Aste honetako gonbidatua Nere Erkiaga izango da. Xenpelar Dokumentazio Zentroan egindako lanaz eta, zehazkiago, Bertsolaritzaren Datu Baseaz ariko da hizketan.

 Joan zen asteko aurrerapenean aipatu bezala, aste honetan osorik eskainiko dute Johny Kurutxet Kaliforniako bertsolariari San Franciscon egindako elkarrizketa.

 Programak ohiko atalak ere izango ditu aste honetan. Hala, ohi bezala, Itziar Irizarrekin Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren errepasoa egingo dute.

 Zuri-beltzekoan, berriz, Basarrik jarritako "Itsasertzak" sortako bertsoak eskainiko dituzte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu