Bota Eguna 2011-06-16

40 bat lagunek hartu zuten parte

Nafarroako bertso-eskoletan dabiltzan helduek bigarren aldiz ospatu zuten beren eguna. Lekunberrin eta Astitzen izan zen hitzordua. Mendi txangoa, bertso poteoa, bazkaria eta bertso eta musika emanaldiak izan zituzten.
 Joan zen larunbatean bigarrenez ospatu zen Nafarroan Bota eguna. Nafarroako helduen bertso-eskoletako kideak Lekunberrin eta Astitzen elkartu ziren. Lekunberriko bertso-eskola arduratu zen antolaketaz, eta 40 bat lagun hurbildu ziren festarekin gozatzeko. Bortzirietatik, Lekunberritik, Oronoztik, Sakanatik, Leitzatik eta Iruñerritik iritsi zen jendea.

 Egun osorako plana prestatu zuten antolatzaileek. Goizez mendi txangoa egin ostean, eguerdi partean bertso poteoa egin zuten Lekunberrin. Ondoren, bazkaria egin zuten Astizko aterpetxean. Horren ostean iritsi zen bertso-eskoletako kideek beren dohainak erakusteko garaia. "Performance"-a eta bertso eta musika emanaldiak egin zituzten.

 Datorren urtean Baztango bertso-eskolak antolatuko du Bota Eguna.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu