Plazatik Gaztetxera sariketa 2011-06-14

Peio Ormazabal nagusitu da lehenengo kanporaketan

Markina-Xemeinen izan zen lehenengo saioa ostiralean. Bere atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Nerea Ibarzabal, Eñaut Uruburu, Saioa Alkaiza, Eneko Arrate eta Julen Sololuze. 100 entzule inguru batu ziren gaztetxean.
 Joan zen ostiralean hasi zen Plazatik Gaztetxera sariketaren 10. edizioa. Markina-Xemeingo gaztetxean izan zen lehenengo saioa, 100 entzule ingururen aurrean, eta honela gelditu zen epaileen sailkapena:

 1.- Peio Ormazabalek      179,5 puntu
 2.- Nerea Ibarzabalek     175,5 puntu
 3.- Eñaut Uruburuk        175 puntu
 4.- Saioa Alkaizak        170 puntu
 5.- Eneko Arratek         164 puntu
 6.- Julen Sololuzek       160,5 puntu

 Dena den, epaileen eta publikoaren iritziak ez ziren bat etorri, publikoak Julen Sololuze aukeratu baitzuen. Hala, buruz burukoa jokatu zuten Peio Ormazabalek eta Julen Sololuzek, eta lehenengoa gailendu zen. Ondorioz, postua ziurtatua dauka uztailaren 1ean Mutrikun jokatuko den finalerako.

 Larunbatean Deban jokatu zen bigarren kanporaketa.

 Asteburu honetan beste bi kanporaketa izango dira:

 EKAINAREN 17a, OSTIRALA
 Elgoibarko Gaztetxean, 22:30etan
  Mikel Olaizola
  Ander Solozabal
  Beñat Iguaran
  Asier Azpiroz
  Peru Vidal
  Adur Gorostidi

 EKAINAREN 18a, LARUNBATA
 Soraluzeko Gaztetxean, 22:30etan
  Eneko Beretxinaga
  Josu Urain
  Eneritz Artetxe
  Ane Labaka
  Ion Mikel Mujika
  Enaitz Alustiza

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa