2011-2012 ikasturtean ordezkapen bat egiteko 2011-06-16

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza irakasle bat behar du

Hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta jarduera osagarrietan ariko litzateke lanean, egun osoko kontratuarekin. Lizentziatura edo diplomatura bat eta gidatzeko baimena eta ibilgailua eduki beharko ditu. Curriculumak ekainaren 17rako bidali beharko dira.
 Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza irakasle bat behar du 2011-2012 ikasturterako, ordezkapen bat egiteko. Irakasle hau hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta jarduera osagarrietan ariko litzateke lanean, egun osoko kontratuarekin. Beharrezkoa izango da lizentziatura edo diplomatura bat eta gidatzeko baimena eta ibilgailua izatea. Horrez gain, honako ezaugarri hauek ere baloratuko dira:

 -Bertsolaritzarekin duen harremana
 -Bertsolaritzaren irakaskuntzan esperientzia izatea
 -Irakaskuntzan esperientzia izatea
 -Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztan edo inguruan bizitzea

 Interesatuak EKAINAREN 17rako curriculum vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu Nafarroako Bertsozale Elkartera. Bi aukera daude horretarako. Posta arrunta erabili nahi izanez gero hau da helbidea:
 
 NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA
 Baratzeetako zeharkalea, 2 behea
 31014 Iruñea

 E-mailez ere bidali daitezke nafarroa@bertsozale.com helbidera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu