Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2011-06-18

Txaber Altube txapeldun gaztetxoen mailan eta Maddi Ane Txoperena gazteenean

Gaztetxoen mailan Paul Iruretagoienak eskuratu du bigarren postua. Gazteen saioan, berriz, Maddi Sarasua gelditu da bigarren. Jende dezente elkartu da Aguraingo Harresi aretoan saioa jarraitzeko, eta maila oneko bertsoak entzuteko aukera izan da.
 Gaur jokatu da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Agurainen. Goizean 14 urte arteko gaztetxoak aritu dira kantuan. Txaber Atube abadiñoarrak eskuratu du lehenengo postua eta Paul Iruretagoiena ataundarra geratu da bigarren. Arratsaldean, berriz, Maddi Ane Txoperena hendaiarra nagusitu da Maddi Sarasua itsasuarraren aurretik. Orokorrean maila ona izan da finaletan, eta aretoan elkartu den jende andanak gozatzeko parada izan du. Bertsoa.com-ek zuzenean eman ditu bi saioak. Bertsoaldi onenak laster izango dira sarean ikusgai.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu