Egun erdiko kontratua eskaintzen da, sei hilabeteko probaldian 2011-06-22

Lankuk komertziala behar du

Zerbitzuen eta katalogoaren berri zabaltzea eta bezeroekin harreman bide zuzenak garatzea lirateke bere egitekoak. Curriculumak ekainaren 27rako bidali beharko dira.
 Lanku Bertso Zerbitzuak komertzial bila dabil. Horregatik, lan-deialdia ireki du. Komertzial berriaren egitekoa zerbitzuen eta katalogoaren berri zabaltzea eta bezeroekin harreman bide zuzenak garatzea litzateke. Horretarako egun erdiko kontratua eskaintzen da, sei hilabeteko probaldian. Dena den, lan harremanari dagozkion kontuak bi aldeen artean adostuko lirateke.

 Komertziak berria aukeratzerako orduan zenbait gauza hartuko dira kontuan: bertsolaritza mundua ezagutzea eta komertzial lanean eta publizitate eta marketing lanetan esperientzia izatea. Horrez gain, ezinbestekoa izango da euskara jakitea eta ibilgailu propioa izatea.

 Interesa duenak ekainaren 27rako bidali beharko du bere Curriculum Vitae-a, eta baita motibazio gutuna ere. Bi bide dauzka horretarako. Posta arruntez egin nahi izanez gero hau da helbidea:

 LANKU BERTSO ZERBITZUAK
 Martin Ugalde Kultur parkea 2, 2. solairua
 20140 Andoain

 E-mailez egin nahi izanez gero, berriz, hona idatzi beharko du: zuzendaritza@lanku.com.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»