Aske Gunean, Zuloaga plazan 2011-06-29

Donostian bertso-saioak izango dira aste osoan zehar

Eleak mugimenduak antolatuta, egun osorako egitaraua prestatu dute atzotik larunbatera bitartean, "Bateragune"-ren inguruko epaiketan auzipetuei elkartasuna adierazteko. Tartean, eguerdiro lau bertsolariko jaialdiak izango dira.
 Madrilgo Audientzia Nazionalean Bateragune Auziko epaiketa hasi zen astelehenean. Bertan auzipetuei elkartasuna adierazteko, Eleak mugimenduak Aske Gunea eratu du Donostiako Zuloaga plazan. Bertan, egun osorako egitaraua izango da: hitzaldiak, kontzertuak, antzerki emanaldiak... Eta, bertso-saioak ere bai. Egunero izango dira, eguerdiko 12:30etan. Atzokoan Arkaitz Estiballes, Peio Ormazabal, Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre aritu ziren Unai Gaztelumendiren esanetara. Gaurtik aurrerako saioak hauek izango dira:

 EKAINAREN 29a, ASTEAZKENA, eguerdiko 12:30etan
 Maialen Lujanbio
 Jokin Uranga
 Sebastian Lizaso
 Uxue Alberdi
 Gai-jartzailea: Iker Iriarte

 EKAINAREN 30a, OSTEGUNA, eguerdiko 12:30etan
 Xabier Silveira
 Onintza Enbeita
 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Amets Arzallus
 Gai-jartzailea: Ion Ansa

 EKAINAREN 30a, OSTEGUNA, arratsaldeko 20etan
 Erregea eta Bufoia Ander Lipus, Xabi Paya eta Unai Elizasurekin

 UZTAILAREN 1a, OSTIRALA, eguerdiko 12:30etan
 Andoni Egaña
 Igor Elortza
 Unai Iturriaga
 Aitor Sarriegi
 Gai-jartzailea: Unai Elizasu

 UZTAILAREN 2a, LARUNBATA, eguerdiko 12:30etan
 Sustrai Colina
 Iratxe Ibarra
 Aitor Mendiluze
 Beñat Gaztelumendi
 Gai-jartzailea: Jon Martin

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa