Bertso Udalekuak 2011-07-01

Igande honetan hasiko dira Bidarrain

12 eta 14 urte arteko 43 gaztetxo elkartuko dira lehenengo txanda honetan, eta hilaren 9ra arte egongo dira bertan. Mendi irteerak, rafting jaitsierak eta beste hainbat ekintzaz gain bertsolarien bisita eta Oskar Estangarekin kantu tailerra izango dituzte.
 Urtero bezala, aurten ere uztailarekin batera iritsi dira Bertso Udalekuak, Bertsozale Elkarteak antolatuta. Igande honetan hasiko da lehenengo txanda, Bidarrain, 12 eta 14 urte arteko 43 gaztetxorekin. Hilaren 9ra bitartean, mendi irteerak, rafting jeitsierak eta beste hainbat ekintzaz gain bertsolarien bisita eta Oskar Estangaren kantu tailerra izango dituzte.

 Aurtengo udalekuetan, denera, 205 haur eta gaztetxo elkartuko dira 5 txandatan. Izen emateko epea ireki eta berehala osatu ziren txanda guztiak.

 Bidarraikoa bukatu ondoren, Zerainen, Irañetan, Arrazolan eta Zuhatzan izango dira txandak. Horrez gain, Arabako Foru Aldundiak ere Bertso-Udalekuak antolatu ditu aurten Barrian. Gaur hasiko dira bertan eta hilaren 7ra arte egongo dira han.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu