Hirugarren edizioa 2008-11-11
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztandarren Biltzarrak antolatuta, Mariano Izeta sariketaren hirugarren edizioa egingo da azaroaren 13an hasita.
Ekimen honen helburu nagusia Nafarroako bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliagarri izango zaien esperientzia har dezaten.
Horregatik, Mariano Izeta sariketan parte hartzen duten bertsolariek bi baldintza bete beharko dituzte: batetik, 16 urtetik gorakoak izatea; eta, bestetik, Nafarroako Bertsolari Txapeletako finalean parte hartu ez izana.
Baztango Udala, Euskarabidea eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila dira aurtengo sariketaren laguntzaileak.
Mariano Izeta
Sariketa honek Mariano Izeta zenaren izena hartzen du. Horrela, herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertu nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.
Mariano Izeta 1915. urtean jaio zen, Elizondon, eta herri berean hil zen 2001. urtean. Lanbidez erloju-konpontzailea zen, baina hortaz aparte lan itzela egin zuen herri kultura eta ondarea biltzen eta ezagutarazten. Egindako guztiagatik, Baztango seme kutuna izendatu zuten.
Idazle, “Nafar Izkuntza”-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiko kide, Baztango hiztegien egile, mutil-dantzen sustatzaile… hamaika kontutan ibili zen Izeta.
Bere zaletasunik handienetakoa bertsolaritza izan zen. 1936. urtean egin zen lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea zen
Maiztasuna
Bi urtetik behin jokatzen da Mariano Izeta sariketa. Antolatzen ez den urteetan Xalto sariketa jokatzen da, bertsolari gazteen sustapenerako ere. Xalto sariketa 1992. urtean egin zen lehen aldiz.
Aurreko irabazleak
Mariano Izeta sariketaren aurreko edizioetan, 2004. eta 2006. urteetan eginak, honako bertsolari gazteak nagusitu ziren: Elizondoko Jon Barberena eta Iruñeko Oier Lakuntza.
Hiru saio
Aurtengo sariketak bi kanporaketa eta saio finala izango ditu. Kanporaketak Iruñean eta Lekunberrin jokatuko dira, azaroaren 13 eta 21an. Finala Elizondon izango da azaroaren 29an.
Kanporaketak
Azaroaren 13an, 19etan, Iruñean (Hizkuntza Eskolako aretoan)
Iker Gorosterrazu
Garazi Taberna
Jon Elizetxe
Maialen Belarra
Egoitz Gorosterrazu
Ioar Tainta
Patxi Castillo
Saioa Alkaiza
Azaroaren 21ean, 22etan, Arbizun (Argibidea elkartean)
Oier Lakuntza
Iker Iriarte
Aimar Karrika
Aritz Saragueta
Alazne Untxalo
Ekaitz Astiz
Eneko Lazkoz
Diego Riaño
Finala
Azaroaren 29an, 18etan, Elizondon (Eliza ondoko aretoan)
Sei bertsolari finalean: Kanporaketa bakoitzeko lehena eta beste laurak puntuazioaren arabera.
Bertsolariek egin beharreko lana
Kanporaketak
Binaka, gaia emanda bina bertso zortziko handian
Binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko txikian
Bakarka, hitza emanda bertso bana
Finala
Binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko handian
Binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko txikian
Kartzelan:
Bakarka, hasierako puntua emanda bina bertso
Bakarka, gaia emanda bina bertso
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24