Iparraldeko Xapelketa 2008-11-16

Amets Arzallus Iparraldeko txapeldun

Sustrai Colina gedlitu da bigarren eta Miren Artetxe hirugarren. Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan jendez bete da eta giro ederrean jokatu da lehen finala

Amets Arzallus hendaiarra da Iparraldeko lehen txapelduna, Sustrai Colinaren aurretik. Bertsolariek ez ezik bertsozaleek ere ez dute huts egin eta betekada ederra hartu du Donibane Lohitzuneko Jai Alai frontoiak. Ia lau orduko fnala izan da Santi Iparragirreren eskutik jaso du txapela Arzallusek. Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barrosok lortu dituzte Euskal Herriko txapelketarako hiru txartelak.

Orokorrean maila oneko finala izan da, gora-beherak izan baditu ere. Amets eta Sustraiek sei puntukoan egin duten saioa izan da nabarmentzekoa, publikoak ere gogoztik txalotu duena.

Sailkapena:

1. Amets Arzallus, 568.
2. Sustrai Colina, 544,5.
3. Miren Artetxe, 538.
4. Maialen Arzallus, 525,5.
5. Odei Barroso, 507,5.
6. Ekhi Erramundegi, 503,5.
7. Karlos Aizpurua, 490.
8. Xumai Murua, 466.

Prentsako kronikak.Berria Gara

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu