Bertso jaialdia herriko jaietan 2011-10-19

Litronak eta ganaduarentzako bidoiak Durangoko saioan

San Agustin aretoa beteta zela, Lujanbio, Iturriaga, Abarkas eta Egaña aritu ziren bertsotan Durangon, Josu Goikoetxearen esanetara, herriko jaien barruan. Ale ederrik bota zuten bertsolariek eta gozo egon zen publikoa.
San Agustin aretoa beteta zela, Lujanbio, Iturriaga, Abarkas eta Egaña aritu ziren bertsotan Durangon, Josu Goikoetxearen esanetara, herriko jaien barruan. Ale ederrik bota zuten bertsolariek eta gozo egon zen publikoa.
Agurren ondoren, bertsolarien aldartea konprobatzeko, Goikoetxeak saioa iragartzeko argazki bana eman zien bertsolariei, bertsolariek interpreta zezaten. Giroa berotu zuen lanak. Gero,  Egañak eta Lunbiok bi garai ezberdinetako elkarrizketa eduki zuten, duela 50 urteko neska gazte bat eta gaurko mutiko gazte bat ziren, bakoitza bere lagunen zain. Ikusgai duzue lan hau albistean bertan. Iturriagak, berriz, atzekoei opariak eskaini behar zizkien, beren arimaren truk, eta baita eskaini ere. Esperimenturik ere izan zen, Egaña eta Iturriaga protagonista zirela. A eta B ziren. Egaña, A,  zeharka kantari, mikroa Iturriagari begira zuela, eta Unai, B, publikoari begira. Egañak, Iturriagarengana hurbiltzen saiatu behar zuen... Ia ordu eta erdiko saioa egin zuten eta San Agustin aretoan bildutako 400 entzuleak txalotza bero batekin agurtu zituzten bertsolariak.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu