Azkainen bertso-desafioa egingo dute Azkainek eta Azkoitik. Durangon Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Jon Maia ariko dira. Elizondon, berroz, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbiok kantatuko dute.
Asteburu honetan ere bertso-saio ugari izango dira Euskal Herrian.
Gaur bertan hiru saio daude iragarrita.
Azkaineko Kiroletan bertso-desafioa egingo dute Azkainek eta Azkoitik, Kilika Gaztetxeak antolatuta. Azkaineren izenean Odei Barroso, Eneritz Artetxe, Xumai Murua eta Maindi Murua ariko dira. Azkoitiren aldetik, berriz, Jokin Sudupe eta Asier Garate "Txibilter" dira kantatzekoak.
Durangon Plateruenaren urteurrena ospatzeko saioa egingo dute gaur. Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Jon Maia ariko dira bertan.
Elizondon ere bertso-saioa izango da gaur, eguerdiko 12etan, Merkatu plazako gorapean. Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbiok kantatuko dute bertan.
Bihar ere saio bat baino gehiago izango dira. Araban Bertso Sarikadan murgilduta dabiltza, eta bi saio egingo dituzte bihar.
Arespalditzan eguerdiko 13etan izango da saioa eta honako bertsolari hauek ariko dira bertan:
Beñat Burgi "Bonbila"
Iñaki Tena
Asier Zubizarreta
Sabin Aranburu
Araian 19:30etan izango da saioa, bertsolari hauekin:
Oier Suarez
Jon Ruiz de Pinedo
Andoni Murga
Beñat Oribe
Iruñean "Katillukadak" bertso-txotxongilo emanaldia egingo dute Mikael aretoan, eguerdiko 12etan.
Donostian bertso-bazkaria izango da Kresala Elkartean. Sustrai Colina eta Jon Maia jardungo dira bertan bertsotan.
Azkenik,
Gasteizen bertso-tavern emanaldia izango da Paddy Short tabernan iluntzeko 20etan. Manex Agirre, Ander Solozabal eta Julen Zulaikak kantatuko dute bertan.
Igandean beste bi saio ere badaude iragarrita.
Zaldibian eguerdian izango da saioa, eta Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña ariko dira bertan.
Altzon bertso-bazkaria egingo dute, jubilatuen eguna dela eta. Segoretxe tabernan izango da saioa, eta 12etan jarri dute hitzordua. Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Xabier Zeberio "Zeberio I" dira bertan kantatzekoak.