Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: Final-Laurdenak 2011-10-31

Aitor Sarriegi eta Jon Martin nagusitu dira asteburuan

Alaia Martin, Amaia Agirre eta Felix Zubia ere matematikoki sailkatuta daude. Iñigo Izagirrek, Nerea Elustondok, Ainhoa Agirreazaldegik eta Nahikari Gabilondok puntuazioen zain geratu beharko dute.
 Asteburu honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi final-laurden jokatu dira. Larunbatean Hondarribin izan zen hitzordua, Jostaldi pilotalekuan. 600 lagunen aurrean aritu ziren bertsolariak, eta honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Aitor Sarriegik        494 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Alaia Martinek         481 puntu
 3.- Amaia Agirrek          478,5 puntu
 4.- Iñigo Izagirrek        471,5 puntu
 5.- Nahikari Gabilondok    467,5 puntu
 6.- Haritz Casabalek       440,5 puntu

 Igandean, berriz, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan izan zen hitzordua. 750 lagun baino gehiago bertaratu ziren, eta giro beroa izan zuten lagun bertsolariek. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Jon Martinek             494 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Felix Zubiak             482 puntu
 3.- Nerea Elustondok         474,5 puntu
 4.- Ainhoa Agirreazaldegik   468,5 puntu
 5.- Uxue Alberdik            461 puntu
 6.- Oier Aizpuruak           457 puntu

 Gauzak honela, Azpeitiko kanporaketaren faltan, honela dago sailkapena momentuz:

 1.- Jexux Mari Irazuk               502 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Beñat Gaztelumendik             501,5 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Aitor Sarriegik                 494 puntu, zuzenean sailkatua
 4.- Jon Martinek                    494 puntu, zuzenean sailkatua
 5.- Felix Zubiak                    482 puntu
 6.- Alaia Martinek                  481 puntu
 7.- Iñigo Mantzizidor "Mantxi"-k    480 puntu
 8.- Unai Agirrek                    480 puntu
 9.- Agin Rezolak                    479,5 puntu
 10.- Beñat Lizasok                  479 puntu
 11.- Amaia Agirrek                  478,5 puntu
 12.- Nerea Elustondok               474,5 puntu
 13.- Iban Urdangarinek              472 puntu
 14.- Iñigo Izagirrek                471,5 puntu
 15.- Ainhoa Agirreazaldegik         468,5 puntu
 16.- Iñaki Zelaiak                  468,5 puntu
 17.- Nahikari Gabilondok            467,5 puntu
 18.- Unai Gaztelumendik             467 puntu
 19.- Uxue Alberdik                  461 puntu
 20.- Oier Aizpuruak                 457 puntu
 21.- Iñaki Gurrutxagak              451 puntu
 22.- Ander Lizarraldek              440,5 puntu
 23.- Haritz Casabalek               440,5 puntu
 24.- Andoni Otamendik               431 puntu

 Azkeneko kanporaketa datorren igandean jokatuko da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Honako bertsolari hauek jardungo dira bertan:

 Iker Zubeldia
 Jokin Uranga
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Iñaki Apalategi
 Ane Labaka
 Unai Muñoa

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri