Igande honetan hasita 2011-11-04

Hitzetik Hortzera igande gauean 22:30etan itzuliko da

Hitzetik Hortzera telebistako bertso programa igande honetan itzuliko da, ordutegi berrian: 22:30etan. Iruñeako Bertsoaroako uzta eta Gipuzkoako txapelketako bertsoak, eta Lazkao Txiriren filmaketak osatuko dute lehen saio hoenen bizkarrezurra. Platoan Ainhoa Aranburu eta Marc Febrer euskaldun berria izango dira.
Igandearekin hasiko du denboraldia Hitzetik Hortzerak, ordutegi berrian: 22:30ean. Ainhoa Aranburu eta Marc Febrer hartuko ditu Jon Artanok estreinako alean Bertsoaroa eta G PUNTUko saioak elkarrekin ikusteko. Duela lau urte jarri zuen martxan Aranburuk euskaldun berrientzako bertso-eskola Iruñeko Hizkuntza Eskolan. Urtez urte sendotu egin da egitasmoa, eta aurten bizkorren ibili direnek baino ez dute lortu lekua haren eskoletan. Zorioneko ikasle horietako bat da Marc Febrer. Febrer sortzez Menorcakoa da, eta Bartzelonan hasi zen euskara ikasten. Ainhoarekin ikasitakoari esker bertsotan ere egiten du, eta Maialen Lujanbiorekin egindako bertsoaldi baten bideoa ekarriko du programara froga gisara.


Bertsoaroa eta G PUNTUA
Bertsoaroa zikloaren barruan Iruñean egindako saio bateko on-aurkiak ikusi eta komentatuko dituzte platoan. Andoni Egaña gai-jartzaile zutela aritu ziren Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Xabier Silveira, Uxue Alberdi, Julen Zelaieta eta Igor Elortza. Gainera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenen laburpena ere emango dute; Oñati, Villabona, Hondarrabi eta Idiazabalgo saioen errepasoa eginaz.


Lazkao Txiki eta Plin
Zuri-beltzekoen atalean Xalbador, txistulariei kantari, 1968an Donostian botatako bi bertso. Horretaz gain, dokumentu baliotsu bat ere erakutsiko du Hitzetik Hortzerak aurreneko aldiz. Bertsolari pelikularen dokumentazio lanetan ari zela, Asier Altunak Lazkao-Mendiko Abaliñe baserrian Lazkao-Txikik filmatutako Super8 film argitaragabeak deskubritu zituen tiradera batean. Familiak jakin bazekien Lazkao-Txikik ‘tomabistas’a zuela, eta harekin filmaketak egin ohi zituela; baina, ez zekiten bobina haiek zer gordetzen zuten. Hitzetik Hortzeran ikusi ahal izango dira Joxe Migel Iztuetak hartutako irudi horiek lehenbizikoz. Lazkao Txikik bere burua ere filmatu zuen, mendian Plin bere setter pintto elegantearekin.

23 urte aurrenekotik
1988an bistaratu zen aurrenekoz Hitzetik Hortzera, euskarazko telebistagintzan ibilbide luzeena duen saioa da. Jon Artano Izeta da zuzendaria, Pello Elizasu errealizadorea eta erredakzioan, berriz: Felix Irazustabarrena eta Itziar eta Ihintza Irizar arituko dira. Saioz saio Haritz Arrizabalaga eta Luix Gurrutxaga kameralariak ibiliko dira. Lan-taldea buru-belarri ari da datozen asteetan erakutsiko dituzten atal berriak prestatzen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri