Gaurko saiotik Iker Zubeldiak (478) eta Iñaki Apalategik (472,5) ere aurrera egin dute. Kanpoan gelditu dira Unai Muñoa (466), Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" (463) eta Ane Labak (451).
Gaur jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako azkeneko saioa, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 1500 lagun bertaratu dira saioa jarraitzera, eta honela gelditu da sailkapena:
1.- Jokin Urangak 488 puntu, zuzenean sailkatua
2.- Iker Zubeldiak 478 puntu
3.- Iñaki Apalategik 472,5 puntu
4.- Unai Muñoak 466 puntu
5.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k 463 puntu
6.- Ane Labakak 451 puntu
Gauzak honela, hauek dira finalaurrekoetara sailkatu diren 18 bertsolariak:
1.- Jexux Mari Irazuk 502 puntu, zuzenean sailkatua
2.- Beñat Gaztelumendik 501,5 puntu, zuzenean sailkatua
3.- Aitor Sarriegik 494 puntu, zuzenean sailkatua
4.- Jon Martinek 494 puntu, zuzenean sailkatua
5.- Jokin Urangak 488 puntu, zuzenean sailkatua
6.- Felix Zubiak 482 puntu
7.- Alaia Martinek 481 puntu
8.- Iñigo Mantzizidor "Mantxi"-k 480 puntu
9.- Unai Agirrek 480 puntu
10.- Agin Rezolak 479,5 puntu
11.- Beñat Lizasok 479 puntu
12.- Amaia Agirrek 478,5 puntu
13.- Iker Zubeldiak 478 puntu
14.- Nerea Elustondok 474,5 puntu
15.- Iñaki Apalategik 472,5 puntu
16.- Iban Urdangarinek 472 puntu
17.- Iñigo Izagirrek 471,5 puntu
18.- Ainhoa Agirreazaldegik 468,5 puntu
Gainerako bertsolariak kanpora gelditu dira:
19.- Iñaki Zelaiak 468,5 puntu
20.- Nahikari Gabilondok 467,5 puntu
21.- Unai Gaztelumendik 467 puntu
22.- Unai Muñoak 466 puntu
23.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k 463 puntu
24.- Uxue Alberdik 461 puntu
25.- Oier Aizpuruak 457 puntu
26.- Iñaki Gurrutxagak 451 puntu
27.- Ane Labakak 451 puntu
28.- Ander Lizarraldek 440,5 puntu
29.- Haritz Casabalek 440,5 puntu
30.- Andoni Otamendik 431 puntu
Finalerdiak azaroaren 26an hasiko dira Arrasaten. Hurrengo egunean Tolosan izango da hitzordua, eta abenduaren 4an Hernanin jokatuko da azkeneko saioa. Finala abenduaren 18an izango da, Donostian.