Transmisioa bertsolaritzan 2011-11-09

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlan akordioa egin dute

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlan akordioa sinatu dute, 2011-2012 ikasturtean abian jarri dena. Bertsolaritzak Euskal Currikulumaren baitan bertsolaritzari dagokion tokia zehaztea, materialgintza, ikastetxeetan bertsolaritza elkarlanean irakastea, Eskolartekoa elkarlanean antolatzea dira puntuetako batzuk.
Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlan akordioa sinatu berri dute, 2011-12 ikasturtean abian jarri dena. Akordioa aurrerapauso handia eta mugarria da, azken urtetan herrialde mailako akordioak egin ostean, oraingoan hitzarmen orokor bat adostu delako.
Hitzarmen horri esker bi erakundeek elkarlana abiatu dute, datozen urteotan garatuko dutena.

 Honako hauek akordio horren baitan landu eta garatuko diren ildo nagusiak:
- Euskal Curriculumaren baitan, bertsolaritzari dagokion tokia zehaztea. Hasi Haur Hezkuntzatik eta DBHraino, eskola ordutan bertsolaritzaren lanketak behar duen trataera zehaztuz.
- Bertsolaritza klaseak eskola ordutan. Haur Hezkuntzatik DBHrako ibilbide horretan, ikasturte batean edo bitan bertsolaritza klaseak eskainiko dira, bertsolaritza irakaslearen eskutik. Bertsozale Elkarteak eskaintzen du, “Gu ere bertsotan” izenez ezagutzen dena.
- Bertsolaritzari lotutako materialgintzan elkarlanean egitea.
- Ikastolatan zein herri mailan bertso-eskolak eta bat-bateko taldeak sustatzea.
- Eskolarteko Bertsolari Txapelketa elkarlanean antolatzea. Urtetako ibilbidea duen Eskolartekoa aberasteko eta gaurkotzeko, konpromiso hau ere jaso da hitzarmenean: bertso-eskolekin batera Eskolarteko Txapelketa aberasteko hausnarketa prozesu bat egitea.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu