Larunbat honetan 2011-11-10

Zazpi herrialdeetako bertso eskolen festa Lesakan

Aurten berriz ere Euskal Herriko bertso eskolen eguna ospatuko da, larunbat honetan Lesakan, hain zuzen ere. Indarberrituta dator, zazpi herrialdeetako bertso eskolen partehartzea izango baitu lehen aldiz. 130 kide izen emanda daude bazkaritarako, eta, gutxienez, 50 bertsolarik kantatuko dute ekitaldi desberdinetan.Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira Topaketa hau sorrarazi duten motiboak.
Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa izango da larunbat honetan Lesakan. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira Topaketa hau sorrarazi duten motiboak.
    Lesakan egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako, hainbat bertso-eskoletako kideek eta Lesakako Bertso-eskolak. Halabaina, mikrofonoak erabat zabalik egongo dira egunean bertan sortzen denari. Festa egun hau Lesakan elkartzen diren bertso-eskolek egingo baitute.
    Zirkuituan parte hartuko duten bertsolariak: Bertso-eskoletako 44 bertsolari.
    Unai Gaztelumendi, Xumai Murua, Izar Mendiguren, Eneritz Zabaleta, Maddi Ane Txoperena, Josu Sanjurjo, Iñaki Aleman, Eneko Abasolo "Abarkas", Baztango helduen bertso-eskola, Jon Martin, Zarauzko Bertso-eskola, Aitor Sarriegi, Iñaki Viñaspre, Enaitz Alustiza, Ander Solozabal, Ekaitz Samaniego, Enkarterrietako bertso-eskola, Egoitz Aizpuru, Iker Iriarte, Alaia Martin, Xabier Silveira, Iratxe Ibarra, Julen Zelaieta, Oskar Estanga. Hauez gain: espontaneoak.

   Bazkariaz aparte, parte hartzeko ez dago aldez aurretik izena eman beharrik, ordea. Edozein bertsozalerentzat ere ateak zabalik daude.

    Sagardotegian 130 lagun daude izen emanda, bertan bazaltzeko leku gehiagorik ez dago.
Informazioa: bertsoeskolak@gmail.com

Bertso Eskola eguneko egitaraua

      11:30etan ARRANO ostatuan elkartu.
      12:00etan Bertso poteoa. 
        -Unai Gaztelumendi
        -Xumai Murua
        -Izar Mendiguren
        -Eneritz Zabaleta       
        -Maddi Ane Txoperena
        - Josu Sanjurjo
        -Eneko Lazkoz
        -Eneko Abasolo, "Abarkas"

  14:00 Bazkaria Linddurrenborda sagardotegian.
      Bazkalostean: bertso jarriak eta sorpresak.
       
     -Baztango helduen bertso-eskola.
    -Jon Martin
    -Zarauzko Bertso-eskola.
    -Aitor Sarriegi
    -Iñaki Viñaspre- Enaitz Alustiza-Ander Solozabal, Ekaitz Samaniego.
   
    19:00etan. Bat-bateko saioa ZIALDO tabernan
    -Gai jartzaileak:
    -Egoitz Aizpuru
    -Iker Iriarte
    Bertsolariak:
    -Alaia Martin.
    -Xabier Silveira
    -Iratxe Ibarra
    -Julen Zelaieta
   
  22:00etatik aurrera, ATXASPI ostatuan: Oskar Estangarekin dantza eta kantua.              


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu