Usurbilen Larunbatean 2011-11-10

Laurogei eta hemeretzi urteko bertsolariak Udarregi sariketako finalean

Usurbilgo Bota Punttuba Bertso Eskolak antolatuta final berezia jokatuko da larunbat gauean: belaunaldi ezberdinetako bertsolariz osatuko saio interesgarria. Helduena, Patxi Etxeberria, laurogeitik gora doa, eta gazteenak, Ane Labakak, hemeretzi ditu. Seikotea honako hauek osatuko dute: Aitzol Barandiaran, Luis Otamendi, Martin Rezabal Olaso, Maialen Valverde, Ane Labaka eta Patxi Etxeberria. Saioa Agerialden izango da, afalondoan.
Usurbilgo Bota Punttuba Bertso Eskolak lehenengo aldiz antolatu du aurten Udarregi Sariketa. Guztira 12 bertsolarik hartu dute parte, bi taldetan banatuta. Lehenengo kanporaketan bertsolari beteranoenak aritu ziren: Patxi Etxeberria, Martin Rezabal "Olaso", Nikolas Zendoia, Rosi Lazkano, Luis Otamendi eta Lertxundi. Bigarren kanporaketan gazteagoek kantatu zuten. Finalean, berriz, lehenengo kanporaketako hiru bertsolari ariko dira bigarren kanporaketako hirurekin batera, bertsolari beterano eta gazteak elkarrekin aritzeko asmoz. Azaroaren 12an egingo da finala, Agerialden. Saioa afalondoan izango da. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Aitzol Barandiaran
 Patxi Etxeberria
 Ane Labaka
 Luis Otamendi
 Martin Rezabal "Olaso"
 Maialen Velarde 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»