Udarregi Sariketa 2011-11-22

Ane Labakak jantzi zuen txapela

Bi belaunalditako hiruna bertsolari aritu ziren finalean: Ane Labaka, Aitzol Barandiaran, Maialen Velarde, Olaso, Patxi Etxeberria eta Luis Otamendi. Imanol Arabaolaza "Txatxari"-k aurkeztu zuen saioa. Aurten lehenengoz antolatu du sariketa Usurbilgo "Bota Punttuba" bertso-eskolak.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Udarregi Sariketako finala Usurbilen, Agerialden. Aurtengoa izan da sariketaren lehenengo edizioa. Finalaren aurretik bi kanporaketa jokatu ziren, bi belaunalditako bertsolariak bereizita. Lehenengo kanporaketatik Olasok, Luis Otamendik eta Patxi Etxeberriak egin zuten aurrera. Bigarrenetik, berriz, Ane Labakak, Aitzol Barandiaranek eta Maialen Velardek. Finala afalostean egin zen, 90 bat entzuleren aurreran. Imanol Arabaolaza "Txatxari" aritu zen gaiak jartzen.

 Azkenean Ane Labakak jantzi zuen txapela, saio on baten ondoren. Entzuleen saria, berriz, Olasok eskuratu zuen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu