Euskal Herriko Bertso-eskolen Topaketa 2011-11-23
Eguerdian jarri zuten hitzordua Lesakan. Bazkalaurretik bertso-poteoa egin ondoren, bazkaltzera joan ziren Linddurenborda sagardotegira, han elkartu ziren helduen bertso-eskoletan dabiltzan ehundik gora lagun.
Bazkaldu ondoren, bertso-eskoletan prestatutako hainbat bertso-emanaldi eskaini zituzten: Jon Martinen bertso-jarriak, Zarautzeko Motxian bertso-eskolakoen antzerkia....
Iluntzean herriko Zialdo tabernan antolatu zuten bertso-saioa. Iker Iriarte eta Egoitz Aizpuru aritu ziren gai-jartzaile lanetan, egunean bertan bururatutako gai inprobisatuekin; eta bertsotan Alaia Martin, Xabier Silveira, Iratxe Ibarra eta Julen Zelaieta, momentuan bururatutako bertso inprobisatuak abesten.
Inprobisazioaren jaia izan zen beraz eta inprobisatzen jarraitu zuten gauean ere. Ordu txikietako errimek eta erritmoak gain hartu zien arte.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu