Aramoio eta Elizondon 2008-11-26

Bertxoko eta Mariano Izeta sariketako finalak asteburuan

Bertxokoko finala, ostiralean, Aramaion, afalondoan. Mariano Izetako finala, larunbatean, Elizondon, 18:00etan.
Bertxoko eta Mariano Izeta gazte sariketetako finalak jokatuko dira asteburu honetan. Bertxokoko finala Aramaion izango da ostiralean eta honako sei bertsolari hauek kantatuko dute: Miren Artetxe, Julio Soto, Jokin Labayen, Iñaki Viñaspre, Patxi Iriart eta Hodei Iruretagoiena. Gai jartzen, Manex Agirre arituko da. Saioa Aramaioko eskolako jangelan izango da, afalondoan. Afaria, 20:30etan.
Mariano Izetako sariketako finala berriz, Elizondon jokatuko da larunbatean. Bertsolariak: Diego Riaño, Jon Elizetxe, Aritz Saragueta, Alazne Untxalo, Oier Lakuntza eta Ekaitz Astiz. Saioa, eliza ondoko aretoan da, 18:00etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza