Zumarraga Urretxuko bertso eskola 2011-11-23

Bertso Sormenerako Iparragirre Saria antolatu du Zumarraga Urretxuko bertso eskolak

Zumarraga Urretxuko bertso eskolak Bertso Sormenerako Iparragirre Saria antolatu du. Bertsoa edo hitza oinarritzat harturik berau bestelako arte disziplinekin (musika, antzerkia, pintura...) nahastea da lehiaketa berritzaile honen helburua. www.zubertsotan.net / zubertsotan@gmail.com
Zumarraga Urretxuko bertso eskolak Bertso Sormenerako Iparragirre Saria antolatu du.  Bertsoa edo hitza oinarritzat harturik berau bestelako arte disziplinekin (musika, antzerkia, pintura...) nahastea da lehiaketa berritzaile honen helburua. "Horrela, gure bertso eskolak aitzindari izan nahi du bertsoa eta beste disziplinen arteko uztarketan". Lehiaketa honen bidez, espazio bat ireki nahi zaio antzeko lanetan bide berriak zabaltzen dabilen sortzaile orori". Adierazi du Zumarra Urretxuko bertso eskolak. Informazio gehiago: www.zubertsotan.net / zubertsotan@gmail.com

Sariaren oinarriak


HELBURUA
Ahozkotasuna abiapuntu hartuta, bertsoa beste disziplina batzuekin nahastea (esate baterako, musika, dantza, pintura, irudia…)

EGINBEHARREKOAK
Bertsoa edo gutxienez hitza oinarri harturik, partaide bakoitzak aukeratutako formatu eta neurrian aurkeztu beharko dituzte euren sorkuntza lanak.

MAILAK
Maila bakarra egongo da eta bertan 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu ahalko du parte.

EPAIMAHAIA
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kideek eta bertso munduarekin zerikusia duten adituek osatuko dute. Aurkezten diren lanek gutxieneko mailarik ez badute, saria eman gabe uztea erabaki dezake epaimahaiak.

SARIA
1000 ¤-ko sari bakarra izango da irabazlearentzat.

BALDINTZAK
o Aurkeztu beharreko lanen gaia eta luzera/iraupena librea izango da.
o Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Gehienez bi lan lehiakide edo lehiakide talde bakoitzeko.
o Aurkezten den lanaren formatua eta euskarria librea izango da, bakoitzak aukeratutakoa (dokumentua, irudia, bideoa, audioa...).
o Lanek orijinalak, aurrez argitaratu zein saritu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
o Lanak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 31

ZER BALORATUKO DA
Emaitza osoaren orijinaltasuna eta kalitatea (eta bertsoak aurkezten badira, bertsoen maila).

LANAK AURKEZTEKO MODUA
Goitizenez izenpetuko dira. Gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, nortasun agiriaren zenbakia eta abar). Gutun-azal horretan lanaren izena eta egilearen izengoitia. Lanak Urretxuko kultur etxean edo Zumarragako Zelai-Arizti kultur etxean aurkez daitezke.

SARI BANAKETA
2012ko Martxoan Bertsoa zikloaren baitan egingo da, aurrerago jakinaraziko den data batean.
INFORMAZIO GEHIAGO
www.zubertsotan.net / zubertsotan@gmail.com

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu