Gipuzkoako Txapelketa - Finalaurreak 2011-11-24

Bihar hamabiak arte sarrerak internetez hartzeko aukera

Gipuzkoako Txapelketako bi finalaurre jokatuko dira asteburuan, Arrasaten larunbatean eta Tolosan igandean. Sarrerak internetez eskuratzeko aukera ostiral eguerdia artekoa izango da, hamabiak arte hain zuzen ere.Egunean bertan ere, lehiatilan izango dira.
Gipuzkoako Txapelketako bi finalaurre jokatuko dira asteburuan, Arrasaten larunbatean eta Tolosan igandean. Sarrerak internetez eskuratzeko aukera ostiral eguerdia artekoa izango da, hamabiak arte hain zuzen ere. Egunean bertan ere, takillan izango dira.

Arrasaterako sarrerak
http://www.gpuntua.com/saioak/arrasate

Tolosarako sarrerak
http://www.gpuntua.com/saioak/tolosa


Larunbatean, Arrasateko Uharkape pilotalekuan izango da hitzordua arratsaldeko 17:30etan. Egoitz Aizpuru ariko da gai-jartzaile lanetan eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Beñat Gaztelumendi
 Agin Rezola
 Alaia Martin
 Felix Zubia
 Iban Urdangarin
 Iker Zubeldia

 Igandean, berriz, Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko da saioa. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan Jon Zalduaren esanetara:

 Jexux Mari Irazu
 Aitor Sarriegi
 Unai Agirre
 Beñat Lizaso
 Nerea Elustondo
 Iñigo Izagirre

 Finalaurrekoak abenduaren 4an bukatuko dira, igandez, Hernaniko Galarreta Kiroldegian jokatuko den saioarekin. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Jon Martin
 Jokin Uranga
 Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
 Amaia Agirre
 Iñaki Apalategi
 Ainhoa Agirreazaldegi

 Finalaurreko saioetako garailea zuzenean sailkatuko da finalera. Gainerako 5 bertsolariak puntuazioen arabera sartuko dira. Honako ariketa hauek egin beharko dituzte bertsolariek finalaurrekoetan:

 -Kartzela: Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso
 -Binaka gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso
 -Binaka gaia emanda, zortziko txikian puntutan 6 bertso osatu arte
 -Binaka gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso
 -Kartzela: Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu