Elzondon jokatu zen finala 2008-12-02

Jon Elizetxek irabazi du III. Mariano Izeta Sariketa

Jon Elizetxek irabazi du III. Mariano Izeta Sariketa
Mariano Izeta zenaren alabak jantzi zion txapela bertsolari gazteari.
Jon Elizetxek irabazi du Mariano Izeta sariketaren hirugarren edizioa. Gartzaingo bertsolaria izan zen nagusi larunbatean Elizondon jokatu zen finalean. 80 bertsozale inguru elkartu ziren Eliza ondoko aretoan eta saio politarekin gozatzeko aukera izan zuten. Mariano Izeta zenaren alabak jantzi zion txapela bertsolari gazteari.
Elizetxe oso seguru aritu zen ofizioka eta kartzelako ariketetan borobildu zuen bere saioa. Osotara, 188 puntu lortu zituen. Bere atzetik, orain dela bi urte Mariano Izeta sariketa irabazitako Oier Lakuntza sailkatu zen, 183 punturekin. Jarraian, finalean parte hartu zuten lau bertsolariek: Diego Riaño (174 puntu), Alazne Untxalo (170,5 puntu), Aritz Saragueta (166,5 puntu) eta Ekaitz Astiz (160,5 puntu).
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztandarren Biltzarrak antolatuta, Nafarroako bertsolari gazteei zuzenduta da bi urtetan behin egiten den Mariano Izeta sariketa. Aurten 16 bertsolarik hartu dute parte sariketan eta finala jokatu aurretik bi kanporaketa egin ziren, Iruñean eta Arbizun.
Finala www.bertsoplaza.tv webgunean ikusgai

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu