Bortzirietako Bertso-Eskolaren Txapelketa 2011-12-14

"Eskolartekuk" taldea nagusi

Joan zen ostiral eta larunbatean zehar jokatu zen txapelketa. Larunbatean, festa giroan, Xabier Silveira, Maddi Ane Txoperena eta Maialen Belarra nagusitu ziren Linddurrenbordan. "Beratarrak" taldera geratu zen bigarren (Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Julen Zelaieta).
 Bortzirietako Bertso-Eskolaren Txapelketa jokatu da asteburu honetan. Taldekako txapelketa honen 13. edizioa izan da aurtengoa. Ostiralean Beran bi kanporaketa jokatu ondoren, larunbatean egun osorako egitaraua antolatu zuten Lesakan. Bi kanporaketa jokatu ziren eguerdian, bi finalaurreko arratsaldean eta finala gauean, Linddurrenbordan. Azkenean "Eskolartekuk" (Xabier Silveira, Maddi Ane Txoperena eta Maialen Belarra) eta "Beratarrak" (Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Julen Zelaieta) iritsi ziren finalera. Lehenengoek "Malerreka" eta "Bordakuk" taldeak utzi zituzten bidean. Bigarrenek, berriz, "Istorikuk" eta "Baztan". Azkenean "Eskolartekuk" taldea nagusitu zen. Bertso onenaren "Kotto saria", berriz, Julen Zelaietak eskuratu zuen, finalaurreko bakarkako gaiari botatako bertsoarengatik.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza