Xalto sariketa 2011-12-22

Aimar Karrikak jantzi du txapela

Larunbatean jokatu zen Goizuetan. Denera 15 bertsolari nafarrek kantatu zuten bertan. Finalean honako hauek aritu ziren: Aimar Karrika, Ioar Tainta, Irati Majuelo, Iker Gorosterrazu, Mikel Azpiroz eta Jose Luis Barberia "Zili".
 Xalto sariketaren 13. edizioa jokatu zen larunbatean Goizuetan. Bi urtetik behin jokatzen den sariketa da honako hau, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Goizuetako udalaren laguntzaz antolatua. Andres Narbarte "Xalto" bertsolariarengandik hartu du bere izena. Aurtengo honetan 15 bertsolari nafar aritu dira kantuan. Goizean bi kanporaketa jokatu ondoren honako bertsolari hauek sailkatu ziren arratsaldeko finalera:

 Aimar Karrika (Auritz)
 Ioar Tainta (Lesaka)
 Irati Majuelo (Iruñea)
 Iker Gorosterrazu (Ituren)
 Mikel Azpiroz (Leitza)
 Jose Luis Barberia "Zili" (Leitza)

 Azkenean Aimar Karrikak lortu zuen txapela. Alaitz Rekondo aritu zen aurkezle lanetan. Bertsolarien lanak epaitzen, berriz, Nerea Bruño, Ekintza Landa, Xabier Terreros eta Gaizka Sarasola jardun ziren.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu