Aitor Sarriegirekin hitz egingo dute 2011-12-23

Gipuzkoako finaleko une onenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Hemendik aurrera programa larunbatetan izango da, eguerdiko 15etan. Mikel Mendizabal ere elkarrizketatuko dute programan, eta baita Igor Eguren ere: Ordiziako alkatea izateaz gain Aitor Sarriegiren bertso-laguna da.
 Joan zen igandean Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Aitor Sarriegi beasaindarrak lortu zuen txapela. Bere atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Agin Rezola, Jexux Mari Irazu, Jon Martin eta Unai Agirre. Finala ETB1ean eman zuten igande gauean bertan, eta aste honetako Hitzetik Hortzerak ere tarte zabala eskainiko dio. Hala, telebistan ikusi ez ziren irudiak emateaz gain, txapelduna ere elkarrizketatuko dute Mikel Mendizabalekin batera. Goierriko Bertso Eskolen sortzaileetako bat da Mikel Mendizabal, eta berari eskaini zion txapela Aitor Sarriegik. Hala, Ordiziako Barrena Jauregian elkarrizketatuko ditu biak Jon Artanok, bertan hasi baitzen bertsotan egungo txapelduna, artean mutikoa zelarik. Elkarrekin egindako bidea eta igandean izandako sentsazioak izango dituzte hizketagai. Horrez gain Igor Eguren Ordiziako alkatea ere elkarrizketatuko dute. Aitor Sarriegiren bertso-laguna da, eta berarekin osatuko dute txapeldunaren soslaia.

 Hitzetik Hortzerak emisio ordua eta eguna aldatuko ditu. Hala, aurrerantzean larunbat arratsaldeetan emango dute, 15etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa