Gaur bertan bertso-jaialdia iragarri dute Galdakaon 2011-12-23

Saio bat baino gehiago izango da asteburu honetan

Donostian, berriz, "Bertsolaria bere bakardadean" emanaldi berezia izango da ikusgai Doka antzokian, iluntzeko 20etan. Maialen Lujanbio ariko da kantuan Josu Goikoetxearen esanetara. Erandion bertso-jira egingo dute Igor Elortza eta Onintza Enbeitarekin.
Asteburu berezia da honako hau. Gabon gaua larunbatez izango denez ez dago bertso-saio askorik iragarrita. Dena den, han eta hemen izango da non gozatua.

 Gaur bertan "Bertsolaria bere bakardadean" emanaldi berezia izango da ikusgai Donostiako Doka antzokian. Maialen Lujanbio ariko da bertsotan Josu Goikoetxearen esanetara. Orain dela hilabete batzuk Andoni Egañak egindako saioko bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoa.com-en. Gaurko saioa iluntzeko 20etan hasiko da.

 Galdakaon, berriz, bertso-jaialdia egingo dute Torrezabal kultur etxean iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan Iratxe Ibarraren esanetara:

 Julio Soto
 Beñat Ugartetxea
 Jone Uria
 Jon Maia
 Unai Iturriaga
 Andoni Egaña

 Erandion bertso-jira iragarri dute gaurko, La Plaza tabernatik hasita eta Algortako Bertsolari Eskolak antolatuta. Igor Elortza eta Onintza Enbeitak kantatuko dute iluntzeko 20etatik aurrera.

 Azkenik, Amurrioko frontoian, "Galtzagorriei to, Iñaxito!" haurrentzako emanaldi berezia izango da ikusgai gaur arratsaldeko 17etan hasita.

 Igandean bertso-saio bat izango da Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, iluntzeko 19etan hasita. Igor Elortza, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute bertan.

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena