Niessen kulturgunean 19etan 2011-12-27

Bertso-saioa izango da gaur Errenterian

Haritz Casabal, Jexux Mari Irazu, Nerea Elustondo, Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute. Tartean Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper lehiaketetako sariak banatuko dituzte.
 Urtero bezala gabonetako bertso-saioa egingo dute gaur ere Errenterian, Niessen kulturgunean. Iluntzeko 19etan hasiko da ekitaldia. Kepa Isasi eta Mikel Lersundi ariko dira aurkezle lanetan, eta honako bertsolari hauek igoko dira oholtzara:

 Haritz Casabal
 Jexux Mari Irazu
 Nerea Elustondo
 Jon Martin
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Beñat Gaztelumendi

 Gainera, ekitaldiaren barruan Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper lehiaketen sariak banatuko dira. Aurtengoan 23. edizioa bete dute bi bertsopaper lehiaketa horiek.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza