Bertso-saioa Larrabetzun 2012-01-03

Mahaitik altxatzeko aitzakia

Mahaiaren inguruan jan-edanean egoteko egunak izan ohi dira Gabonak, gustura egon ere; baina Eguberri egunean aitzaki ona izan genuen mahaitik altxatzeko. Urtero moduan, bertso-saioa egin zuten Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Kaleak hutsak eta giroa hotz. Horrelaxe zegoen Larrabetzu abenduaren 25eko iluntzean. Kaleak bakarrik, izan ere gaztetxera sartu orduko nabari baitzen aldaketa. Hori Bai gaztetxea leporaino bete zen eta berogailurik egon ez arren, ondo berotu zuten giroa han elkartu ziren bertsozaleek.

Aitzakia ederra izan ohi dute urtero larrabetzuarrek Eguberri Egunean kalera ateratzeko. Ez larrabetzuarrek bakarrik, antolatzaileen hitzetan "kanpotik ere etortzen baita jendea bertso-saiora". Zalantzarik gabe, arrakasta handia du bertso-saioak eta horren adierazle gaztetxeak hartu zuen betekada.

Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza eta Miren Amuriza aritu ziren bertsotan. Gaiak, Larrabetzuko bertso-eskolako kideen artean prestatu zituzten eta  Etxahun Lekue larrabetzuarra aritu zen gai-emaile lanetan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza