Donostiako Kursaalean 2012-01-04

Urtarrilaren 28an ospatuko da Bertso Eguna

Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bere 25. urteurrena ospatuko duenez, horixe izango da Bertso Egunaren ardatza. Sarrerak hilaren 9an jarriko dira salgai interneten, bai ekitaldirako eta baita afaritarako ere. Bertsozale Elkarteko bazkideek astebetez lehentasuna izango dute sarrerak erosteko.
 Urtero bezala, aurten ere Bertso Eguna ospatuko da urtarrileko azkeneko larunbatean, hilaren 28an, alegia. Aurtengo ekitaldia ere Donostiako Kursaalean izango da. Euskal Herriko Bertsozal Elkarteak 25 urte beteko ditu 2012an, eta urteurrena izango da ekitaldiko ardatza.

 Sarrerak internet bidez erosi ahal izango dira, www.bertsosarrerak.eu atarian. Bertsozale Elkarteko bazkideek hilaren 9tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte. Bazkide ez direnek, berriz, astebete beranduago.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza